domingo, 12 de diciembre de 2010

 
Aste nagusia, 9 egun irauten duen Bilboko festak dira. Bilboko konpartsak jaietako bultzatzaile nagusiak dira, eta Udalarekin batera, txosnen inguruan festagune zabala prestatzen dute.
Mari jaia , jaien sinboloa da. Mari Puri Herrero margolariak 1978an Jaien Batzordearen eskariz asmatutako pertsonaia. Andra Mari egunak (abuztuaren 15a) jaien hasiera markatzen du.
Urte guztietan ezaguna den eso hiriarekin harreman bat duen pertsona bat "Pregolari" izendatzen dute.
Txupineroa, berriz, emakume bat da beti konpartsa bateko kidea.
1978an abiatu zen lehenengo ekitaldia, Txomin Barullo konpartsak irabazitako ideien lehiaketan proposatutakoan oinarrituta.

KOMPARTSAK:

Gaur egun 30 konpartsa inguru daude, 2002an sortutako Bilboko Konpartsen Federakundeak koordinaturik. Ezagunen artean Txomin Barullo, Arrainak, Bizizaleak, Hontzak, Kobeta Mendi, Moskotarrak, Pinpilipauxak, Satorrak eta Uribarri ditugu, 1978an jaiekin eurekin batera sortutakoak. Berrienak, aldiz, Altxa Porrue, Txinbotarrak eta Zaratas dira.


AZKEN URTEOTAKO TXUPINERAK:
  • 2000 - Aitziber Zalbide, Lehoiak
  • 2001 - Berta García, Irrintzi
  • 2002 - Lurdes Luke, Satorrak
  • 2003 - Maite Perez, Pinpilinpauxa
  • 2004 - Begoña Benedicto, Askapeña
  • 2005 - Aitziber Adell Ateka, Tintigorri
  • 2006 - Marta Gerrikabeitia, Sinkuartel
  • 2007 - Larraitz Cisneros, Altxa Porrue
  • 2008 - Isabel Isazelaia, Algara
  • 2009 - Sonia Polo, Eguzkizaleak.
  • 2010  - Aratz Irazabal, Kompartsa Txinbotarrak.

AZKEN URTEOTAKO PREGOLARIAK:

  • 2000 - Loli Astoreka, aktorea.
  • 2001 - Gaztedi Dantza Taldea
  • 2002 - Bilbao Basket, hiriko saskibaloi taldea.
  • 2003 - Bizkaiko Arrantzaleak
  • 2004 - Julio Ibarra ETBko aurkezlea.
  • 2005 - Juanjo San Sebastian,, mendizalea. 
  • 2006 - Maribi Bilbao, aktorea.
  • 2007 - Kepa Junkera, musikaria
  • 2008 - Aitor Elizegi, sukaldariak
  • 2009 - Joseba Solozabal, kazetaria.
  • 2010 - Isidro Elezgarai, Kutxa Laboraleko kanpo harremanetarako zuzendaria.